DIXIDU
Diseinu Grafikoa

ZERBITZUAK
EUSKARRI DIGITALAK
Bezeroaren beharrak asetuko dituen edozein formatu landuko da. Logotipoak, identitate korporatibo osoa, kartelak, ilustrazioak, sare-sozialetan partekatzeko irudiak...

PAPEREZKO EUSKARRIAK
Tamaina guztietako kartelak, diptikoak, triptikoak, aldizkariak, liburuak, egutegiak edo bezeroari berari burura dakioken edozein lan prestatuko da. Bulegoan bertan dagoen inpresora digitalean edo konfidantzazko inprimategian aterako dira, kopuru eta formatuaren arabera.

WEB ORRIAK
Esperientziadun informatikari baten laguntzaz, web orrien sorkuntza eta mantenua ere eskaintzen dira. Bertan, bezeroaren beharrak aztertu eta bere neurriko webgunea egingo zaio, behar dituen diseinu eta argazkiak barne.

SERIGRAFIA
Kamixetak, jertseak, txapelak, telazko poltsak, zapiak... Kalitateko arropa katalogo zabal batekin jokatzen du Dixiduk. Tamaina, kolore edo kopuru aldetik ere ez dago mugarik serigrafian.

ERROTULAZIOAK
Erakuslehio edo eskaparateen errotulazioak ere egiten dira. Aldez aurretik hobekien doakion diseinua landu eta dagozkion errotulazio lanak burutuko dira.

BESTELAKOAK
Argazkilaritza lanak, banderak, euskarri zurrunak, kartoi-lumak, plotterrak, roll up-ak, bizikleta mailot pertsonalizatuak, CD karatulak eta kopiaketa lanak...
